top of page

Pertsona ororen lehen urteak dira garapenerako garrantzitsuenak, horregatik gure eskolan haien lanean buru belarri ari diren irakasle konprometituak dira, hauek haur bakoitza bizitzari era independiente eta aske batean aurre egiteko baliabide(arauak, ohiturak, errutinak...) anitzak eskaintzen dizkieten.

Lanbide honetan etengabe ari gara ikasten, egunero, egoera ezberdinak direla eta, haurrengandik, irakasleengandik … Egia da inplikazio handia suposatzen duen lana dela, baina benetan pena merezi du, lana guztiz aberasgarria baita. Eskola honetan, aniztasuna da nagusi eta ezaugarri, kultura...ezberdinetako hezitzaileak ditugu, ikuspegi ezberdinak transmitituz.

 

Irakasleen grina izugarrizkoa da orokorrean, egunero motibazioa sustatzen dute haien artean eta aldi berean, noizbehinka prestakuntza-kurtsoetara edota hitzaldietara joaten dira, haien adimen eta ezagutzak bultzatzeko xedez.

 

Kriseilu eskola publikoa da eta HHko haurrez arduratzen da (lau hilabeteetatik - urte 6 urteetara). Adin bakoitzari egokitutako gelak daude, ortua, igerilekua, psikomotrizitate gela, jolastokia, plastika gela, futbol zelaia, kulunka gutxi batzuk, gune berdeak.... Ordutegia 7:30-17:00etara da, baina kontuan hartu behar ditugu sarrera eta jasotze- orduak (...), oso garrantzitsua delako hauek errespetatzea, salbuespenak kenduta. Kudeaketaz Partzuergoa arduratzen da, eta familiei diru-laguntzak eskaintzen zaizkie haien egoera ekonomikoaren arabera,era honetan aniztasuna sustatzen delarik.

Gure ikas komunitatea...

Xede nagusia  ikasle guztien ikasketa prozesua bultzatzea da.Horretarako, proiektu nagusi baten bidez hezkuntzaren bidea aldatzea da, honek informazio/balidabide teknologikoen bidezko gizarte bat osatzen. Erronkak eta premiak kontuan hartzen ditu.

   ANIZTASUNA   ...  hainbat kulturetako, ideologia, ohitura, aukera sozial ezberdinetako puzzle bateratua osatzen dugu (desberdintasunak gainditu) 

IKASKETA

KOOPERATIBOA

TAILER 

INTERAKTIBOAK

Jolas kooperatiboak

Talde kooperatiboak

hizkuntzak ikusp. komunikatiboan

NORTZUK GARA?

bottom of page