top of page

MAZEDONIA BAT EGITEN

PRAKTIKA ONA

FRUITUEN IZENAK IKASI

Proiektorean jarriko ditugu irudiak banan banan eta guztion artean ahoz esango ditugu izenak. Ikusi ditugun fruta horiek, inprimatu eta gelan zintzilikatuko ditugu, bakoitzaren izenekin, haiek gelan dauden bitartean memoria freskatzeko.

ALDERDI KOGNITIBOA

ELKARLANA

TEKNOLOGIA

"PLATANO" ABESTIA IKASI

Proiektorearen bidez, abestia ahalbidetuko diegu hauek bitartean, borobil batean eserita egongo dira. Tabletak erabiliz haien ahotsak grabatuko ditugu gero haiei erakusteko. Aldi berean dantza egiteko abagunea emango diegu.
 

ALDERDI PSIKOMOTORRA

ALDERDI SOZIALA

TEKNOLOGIA

FRUITUEN FORMAK IKASI

Gelara itzalak sortzen dituen proiektore moduko bat eramango dugu. Bertan, fruitu ezberdinak jarriko ditugu gainean era honetan arbelean edo horman hauen itzalak islatuz. Honi esker, haurrek haien formak aztertu ahal izango dituzte
 

ALDERDI KOGNITIBOA

ALDERDI PSIKOMOTORRA

TEKNOLOGIA

ZENBAT FRUITU DAUDE?

Haurrak binaka jarriko dira eta txandak egingo dituzte programa honekin jolasteko. Ariketa hau, matematikak lantzeko erabiliko dugu. Jolasean egin behar izango dutena bi irudietan agertzen diren fruitu kantitateari erreparatuz eta arratoiaren laguntzaz, kantitate berdina, handiagoa edota txikiagoa dagoen esan. Nahiz eta gaztelaniaz egon, agertzen diren ikurrak internazionalak dira, beraz, erraztasunez ulertuko dituzte. Akatsak eta asmatzeak behealdean agertuko dira.

FRUITUEN IZENAK INGELESEZ IKASI

Talde kooperatiboetan elkartuko ditugu eta talde bakoitzeko tablet bat  erabiliz, joko didaktiko bat landuko dute (internet erabiliz) Fruituen marrazkiak hauen izenekin lotuz.

ALDERDI KOGNITIBOA

EREMU

TEKNOLOGIKOA

ALDERDI

PSIKOMOTORRA

FRUITUAK ERAIKI

PAINT programarekin egingo dugu. Talde txikiak (3-4) sortuko ditugu. Arbela digitalean fruten irudiak margotzera gonbidatuko ditugu. Azalpena eman eta marrazki bakoitza inprimatuko dugu.Collageak sortu ahalko dituzte. Bitartean, prozesua kamera digitalaren bidez grabatuko dugu

MAZEDONIA BAT EGIN.

Mazedonia eskuz egin ordez, Fruit Ninja jolasaz baliatuko gara, errealitate birtuala erabiliz.  Denok ez dituzte jolasteko aukera berdinak izango, hori dela eta, bakoitzari bi aukera emango dizkiogu. Jolasa “laban” moduko batekin frutak airean moztean datza. Labana mando moduko bat izango da, espero dugu denek bere funtzionamendua ulertzea. Dena den, aurretik mandoa ukitzeko denbora utziko diegu. Arrakasta izango duen jarduera dela uste dugu, jarduera denekin bukatzeko.

ALDERDI

PSIKOMOTORRA

ALDERDI

KOGNITIBOA

TEKNOLOGIKOA

ALDERDI 

PSIKOMOTORRA

ALDERDI

TEKNOLOGIKOA

ALDERDI

PSIKOMOTORRA

ALDERDI

KOGNITIBOA

ALDERDI

SOZIALA

TEKNOLOGIKOA

bottom of page