top of page

     Familiekin dagoen harremana estua eta ona da. Hauen parte-hartzea orokorrean, handia da eta oso dinamikoa. Hezitzaile-gurasoen arteko komunikazioa ahozkoa ez ezik  agenda baten bidez ere  ahalbidetzen da. Beraz, familiek zuzenean edo zeharka haurren edo eskolako erabakietan parte hartzen dute.

    Eskolako emaila dago eskuragarri (kriseilueskola.gasteiz@eskola.eus), tutorearekin egiten diren bilerak

ere edozer galdetzeko edo edozertaz informatzeko erabil daitezke.

    Hortaz aparte, gurasoek Eskolako junta moduko bat dute (AMPA) eta gela bakoitzeko guraso bat da

ordezkari,koordinatzaileak,udaleko pertsona batek...hartzen dute parte. Urtean behin edo birritan elkartzen

dira, dudak,hobekuntzak, proposamenak … aipatzeko, gero, bileran beste gurasoekin komentatu eta ea

aurrera eraman ahal diren ikusi ahal izateko. Hau gutxi izango balitz, gurasoei formakuntza jardunaldiak

eskaintzen zaizkie, guraso eskolak, tailerrak, hitzaldiak … antolatuz.

    Garrantzitsua da familiek eta eskolak bat egitea, partehartzeko gogo eta inplikazioa izatea, gu,

irakasleok bezala haiek ere motibatuta egon eta haien seme alaben hezkuntzan parte har dezaten.

    Bukatzeko, elkarren arteko komunikazioa ahalbidetzeko beste era bat bidaltzen diren zirkularren bidez

izaten da, era honetan, familiek haien iritzia islatuz.

bottom of page