top of page

INGURUA ETA ESKOLA

NON GAUDE?

Kriseilu eskola Vitoria-Gasteizko Salburua auzoan kokatuta dago, Helsinki kalean. Salburua auzoa hiriaren ekialdean kokatuta dagoela esan genezake, bertako biztanle kopurua 15.659 (Vitoria-Gasteiz.org) izanik. Eskola 2000.urte inguruan eraikitzen hasi zen, horregatik, esan dezakegu oso gune berria dela. Bertako maila ekonomiko eta soziologikoa nahiko altua da eta jende gazte asko dago, (35-39 urte artekoak dira gehienak, gizonak 11.108 gizonak eta emakumeak 10.431, guztira 21.539.Vitoria-Gasteiz.org) eta hiriko jaiotze-tasa altuenetarikoa duen lekuen artean kokatzen da.

Salburuan bizi diren 17.191 pertsonen artean 15.659 espainolak dira, gainerakoak, aldiz, (8´9%) kanpotarrak (Vitoria-Gasteiz.org).Nahiz eta kopuru oso altua ez izan, Gasteizeko auzoen artean Salburua 5.postuan (kanpotar kopurua kontutan hartuta) kokatuko genuke.Honi buruzko datu zehatzak ez ditugu, baina kultura eta herrialde aniztasuna dagoela esan genezake (Marruekosetik etorritakoak batez ere). Gasteizen guztira 236.461(EUSTAT) pertsona eta Salburuan 17.191 bizi direnez,inguruko haurreskolak ia beterik egotea bultzatu du. Aldi berean, leku lasaia da eta ekintza asko ahalbidetzen ditu, haurrentzat hainbat leku eskainiz.

bottom of page