top of page

ZERGATIK EGITEN DUGU LAN PROIEKTUEN BIDEZ?

Ikuspegi honek haurrak esperimentatzera eta ikastera bultzatzen ditu, hauekin bizitzan baliagarriak eta garrantzitsuak diren gaiak era atsegin batean landuko dituzte. Honez gain, konpromezuak eta motibazioak lorpen garrantzitsuetara iristeko aukera ematen duela eta hau da proiektuekin lantzen dena batez ere.

HELBURUA

Proposamen honen helburu bezala oinarrizko gaitasunak lantzea da, curriculum­aren barnean sartuz. Horrela edukiak ikasteko unean beste hainbat ezaugarri landuko dituzte, adibidez, talde lanak egiten, parte hartze aktiboa, sormenaren garapena... Metodologia honetan, hainbat baliabide erabiliko ditugu haurrek informazioa barnera dezaten. Sistema honen bidez irakasleak protagonistaren papera galtzen du eta haurrak hartzen dute.

Horrez gain,  beste hamaika gauza berritzen saiatzen gara; hala nola, teknologia berriak gero eta gehiago erabiliz, hauen erabilpena funtsezkotzat jotzen ez dugun arren.  Proiektu berritzaileetan parte hartzeko ere prest gaude; Euskaraz Bizi euskara bultzatzeko, Ingeles hizkuntza indartzeko, ortua aurrera eramateko....

PROIEKTUAK

bottom of page